XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baserriko mutiko aurpegi gorri bat kaleko eskolara hasi zan.

Begi baltz baltzak, bizi biziak.

Lehenengoz heldu zan egunean amagaz etorren.

Goizerdi ingurua zan eta neska-mutikoak jolasunea hasteko egozan.

Txomin konturatu zan lehenen.

- Ene! Mutiko barria dator eskolara, baserrikoa - esan eban.

- Aufa! - gehitu eutsan beste batek, pozarren.

Umeteri gehiena jolasera joan zan.

Txomin-eta, ostera, han hurrean geratu ziran.

Neskato batzuk be, han alborago egozan.

Irakasle baten aurrean, ikasle barri izango zana han egoan, amaren ondo ondoan, burua makurtuta, baina noizean behinka burua apur bat jaso, ta begiak ezker-eskuma bizkor erabiliaz, barriro be lurrera begira jarteko.

- Txoriak lez begiratuten dau - esan eban Txominek.

- Txori artean haziriko umea izango da-ta - erantzun eutsan, patxadaz eta irribarreka, Simonek.